XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lezartzu eta Atxaldapa

Lezartzun eta Atxaldapan urrengo urtean, naikoa etxeti urrean; eta ni baso orretati lo egiten etxera joaten nintzan.

Goizean, eguneroko janariagaz, joan basora.

An be txondor bategaz txarto ibili giñan.

Txarkoen ganean egin gendun eta azpiti aizea artu eban.

Kontra-terrenoan esi aundia eukan; eta, sua emon jakonean, azpiti aizea artu ta asi zan ensegida garretan, eta ezin gendun geratu.

Alan, amabost egun egin bear eban txondorrak, iru egunean egosi edo erre egin zan, eta ez eban ikatzik emon, erre zalako.

Ainbeste egurreko txondorra eta ia dana erre.

Alan, agur bearrak eta irabaziak.

Uda onetan be azkenean ez zan izango soldata aundirik etxerako.

Guk beti geure kontura egiten gendun lan, aita ta seme danak, etxerako jornalean.

Plazerian ez giñan iñoz ibili.

Plazerian izaten zan beste baten kontura ikatza egostea.

Orduan esaten zan:

- Onenbeste plazeri dauka kargako.

Amabost edo ogei erreal zan sarritan plazeria.

Baña ez gendun iñoz plazeriko lanik egin; eta ikatza kamiñora atarata saltzen gendun.